Mundua -

Venezuela

Venezuelako hauteskundeetako 'iruzurraren' aurkako neurriak hartuko ditu AEBk

Mike Pence presidenteordearen esanetan, AEB ez da besoak gurutzatuta geratuko Venezuela suntsitzen den bitartean.

Mike Pence AEBko presidenteordearen artxiboko argazkia
Mike Pence AEBko presidenteordearen artxiboko argazkia
Mike Pence AEBko presidenteordearen artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mike Pence AEBko presidenteordeak aurreratu duenez, Donald Trumpen Gobernuak neurriak hartuko ditu igandean Venezuelan egindako hauteskunde presidentzialen ostean. Hauteskundeak "iruzurra" izan direla azpimarratu du.

"Venezuelako hautaketa iruzurra izan da. AEB diktaduraren AURKA dago eta Venezuelako herriarekin hauteskunde askeak eta bidezkoak eskatzen ditu. Presidenteak neurri indartsuak hartu ditu Venezuelaren kontra, eta gehiago izango dira", esan du Pencek Twitter bidez.

"AEB ez da besoak gurutzatuta geratuko Venezuela suntsitzen den bitartean", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Venezuela argazkiak Donald Trump albisteak Latinoamerika Hauteskundeak