Mundua -

Presidentetza hauteskundeak

Ekonomiaren hobekuntza hizpide izan dute hautagaiek Venezuelan kanpaina itxieran

Elkarrizketa politikoa ere izan da Nicolas Maduro zein Henri Falcon hautagaien ahotan, kanpaina osoan zehar.

Madurok berrautaketa nahi du; oposizioak 'iruzurra' salatu du

1:25

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro eta Henri Falcon Venezuelan igandean egitekoak diren presidentetza-hauteskundeetako hautagai nagusiek kanpaina itxi dute gaur, hainbat gauza aginduta, ekonomiari dagokionez bereziki. Bestalde, horietako asko ezagunak dira, esterako, elkarrizketa politikoa abiaraztea eta funtzionarioei dolarretan ordaintzea.

Esan bezala, kanpaina osoan izan dute hizpide arazo ekonomikoei aurre egiteko konponbideak. Gobernuaren arabera, beste herrialde batzuek hasitako "gerra ekonomikoaren" erruagatik daude egoera kaskarrean.

Ohi denez, Gobernuaren aldekoek Caracaseko Bolivar etorbidean egin dute kanpaina itxierako ekitaldi nagusia. Madurok, bertan, sei urterako berrautatuko dutela ziurtatu zuen, ekonomiaren arazoak konpontzeko helburuarekin. Ekitaldian Diego Maradona futbolari ohia ere izan zen.

"Hemendik aurrera, bakerako eta elkarrizketarako deia egiten dut, elkarrizketa nazionalerako jardunaldi handia deituko dut, susperraldi ekonomikoa eta ekonomia nazionalaren babesa helburu", esan zuen Madurok.

Hauteskundeen ostean "borroka handia" egiteko deia luzatu zien venezuelarrei baina, gaineratu zuenez, "ahalmen politikoa" behar du horretarako, boto-kutxetan babesa emanda.

Henri Falcon Maduroren arerio nagusia Barquisimeton izan zen, hain zuzen, Lara estatuaren hiriburuan. Estatu horretako gobernadore izan zen, eta bere jarraitzaileen aurrean mintzatu zen, bere alde bozkatu dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Latinoamerika Nicolás Maduro Hauteskundeak