Mundua -

OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEA

Ebolak osasun publikoarentzat Kongon duen arriskua 'oso handia' dela ebatzi du OMEk

Osasunaren Mundu Erakundeak egindako estimazioen arabera, ebola izurriteak mundu mailan eragiteko dagoen arriskua 'txikia' da.

Osasun langile bat ebolaz hildako pertsona baten hilotza mugitzen. Argazkia: EFE
Osasun langile bat ebolaz hildako pertsona baten hilotza mugitzen. Argazkia: EFE
Osasun langile bat ebolaz hildako pertsona baten hilotza mugitzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) igo egin du ebola izurriteak Kongoko Errepublika Demokratikoko osasun publikoarentzat duen arrisku maila, handitik oso handira. Aldi berean, eskualde mailako arriskua kontuan hartzeko "zerbait" badela uste du. Dena dela, Osasunaren Mundu Erakundeak egindako estimazioen arabera, ebola izurriteak mundu mailan eragiteko dagoen arriskua "txikia" da.

Nazio Batuen Erakundearen (NBE) agentziak aldatu egin du ebola izurritearen gainean aurrez egindako ebaluazioa Mbandaka hirian baieztatutako kasuaren ondorioz. Izan ere, Mbandaka hirigune handia da, nazio nahiz nazioarte mailan garrantzitsua den ibai baten, errepideen ondoan dagoena.

Osasunaren Mundu Erakundeak premiazko bilera egingo du gaur izurritearen nazioarte mailan eman beharreko erantzuna aztertzeko eta mundu mailan osasun publikorako kezka iturri den ala ez erabakitzeko.

Apirilaren 4tik maiatzaren 15era bitartean 44 ebola kasu atzeman dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoan —21 susmagarri, izan daitezkeen 20 eta baieztatutako 3—, tartean 15 hildako.

Kongoko Osasun ministroak Actualite agerkariari adierazi dionez, izurritea atzeman den Equateur probintzian 550 pertsona baino gehiagori jarraipena egiten ari dira, zeharka edo zuzenean gaixoekin harremanetan egon direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko albisteak Gaixotasunak Ebola gaitza Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Medikuntza albisteak Medikuen albisteak Munduko Osasun Erakundearen albisteak