Mundua -

ALARMA FRANTZIAN

Mont Saint-Michel berriro ireki dute, pertsona baten mehatxuengatik hustu eta gero

Autobus turistikoei sarrera eragotzi zaie goizean, Polizia pertsona susmagarri baten bila ari zelako. 13:00ak aldera ireki dute berriz, susmagarria aurkitu ez duten arren.

Normandiako lekurik turistikoena da Saint-Michel Mendia. Argazkia: EFE
Normandiako lekurik turistikoena da Saint-Michel Mendia. Argazkia: EFE
Normandiako lekurik turistikoena da Saint-Michel Mendia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako mendebaleko kostaldean dagoen Mont Saint-Michel gune turistiko ezaguna hustu egin du gaur goizean Jendarmeriak, pertsona baten mehatxuengatik. Susmagarriaren bila ibili dira eta aurkitu ez duten arren, 13:00ak aldera berriz ere ireki dute sarrera, jada han ez zegoelakoan.

Ouest-France egunkariaren edizio digitalak zabaldu duenez, autobus turistikoei sarrera eragotzi zaie goizean goiz, Polizia gizon susmagarri baten bila hasi ostean. "Pertsona batek Segurtasun Indarren  kontrako mehatxu argiak egin dituela jakinarazi digute, eta bere bila hasi gara" adierazi du Jean-Marc Sabathe prefetak.

Abadia itxi egin dute, eta uharte osoa hustu. 11:00etarako ez zegoen jada inor.

Jendarmeria etxez etxe miatzen aritu da, baina ez dute topatu. Gizonak turisten artean ezkutatuta alde egin duela uste du Poliziak.

Segurtasun kamerak aztertzen ari dira identifikatzeko.

Normandiako lekurik turistikoena da Mont Saint-Michel. Urtero hiru milioi bisitari jasotzen ditu, eta Gizateriaren Ondare da 1979tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak