Mundua -

SIRIA

Irakeko hegazkinek Estatu Islamikoaren posizioak bonbardatu dituzte Sirian

Lehen ministroaren bulegoaren esanetan, Estatu Islamikoa Irakentzat ere arriskutsua delako egin dute erasoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko Aire Armadako hegazkinek Estatu Islamikoaren (ISIS) posizioak bonbardatu dituzte Sirian, Irakeko mugatik, Haidar al Abadi lehen ministroaren bulegoak zabaldutako oharraren arabera. Al Abadi, lehen ministroa izateaz gain, Armadako buru ere bada.

"Haidar al Abadi Armadako komandante nagusiaren aginduei jarraituz, gure hegazkinek heriotzak eragin dituzten bonbardaketak egin dituzte ISISen posizioen kontra Sirian", azaldu du.

Lehen ministroaren bulegoaren esanetan, Estatu Islamikoa Irakentzat ere arriskutsua delako egin dute erasoa.

Mezu horretan gaineratu dutenez, bonbardaketa hauek argi eta garbi erakusten dute Irakeko Armadaren "ahalmenak" hazten ari direla "terrorismoaren kontrako borrokan".

Erasoari esker "hainbat heriotza saihestu" eta ISISen asmoak "bertan behera" utzi dituztela nabarmendu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Estatu Islamikoa Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Siria Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?