Mundua -

Siria

Arma kimikoen aurkako erakundeak gaur abiaraziko du ikerketa Duman

Adituek itxaron egin behar izan dute AEBk, Erresuma Batuak eta Frantziak egindako erasoa amaitu arte Damaskora joateko. Apirilaren 7ko ustezko eraso kimikoa ikertuko dute.

Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak Siriaren aurkako erasoa egin dute. EFE
Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak Siriaren aurkako erasoa egin dute. EFE
Dumako erasoaren ikerketa abiatu du arma kimikoen aurkako erakundeak

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arma kimikoak debekatzeko erakundea (OPAQ) igande honetan bertaratu da Dumara (Siria), apirilaren 7ko ustezko eraso kimikoa ikertzeko, Siriako Gobernuak azaldu duenez.

"Igande honetan hasiko dira lanean Duman", iturriek emandako informazioaren arabera.

Ikertzaileak larunbatean iritsi ziren Damaskora, Estatu Batuen, Erresuma Batuaren eta Frantziaren erasoaren ostean.

Adituak igande honetan bilduko dira Siriako Gobernuko ordezkariekin, Bashar Jaafari NBEren aurrean Siriako enbadoreak jakitera eman duenez.

"OPAQeko ordezkaritza larunbat eguerdian iritsi zen Damaskora, eta bertako agintariekin bilduko da", esan du NBEren ezohiko bileran. Siriako Gobernuak "babes osoa eskainiko dio ordezkaritza honi, misioa betetzeko", nabarmendu du.

AEB, Erresuma Batua eta Frantziaren erasoa

Siriako diplomatikoak esan du adituak lehenago iritsi zitezkeela Damaskora, baina AEBren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren erasoa amaitzeari itxaron behar izan diotela.

Donald Trump AEBko presidenteak Siriaren kontrako erasoa agindu zuen larunbatean, Frantziarekin eta Erresuma Batuarekin batera. Trumpek adierazi duenez, erasoen helburua Baxar al-Assaden arma kimikoen kontra egitea izan da.

Antza denez, erasoak Siriar erregimenak Damaskon duen arma kimikoen ikerketa zentro baten eta Homs probintzian dituen bi ekoizpen zentroren kontra izan dira.

Erreakzioak

Egoera honen aurrean, Siriako agintariek gogor gaitzetsi dute gaur AEBren, Frantziaren, eta Britainia Handiaren eraso "basati eta ankerra" Damasko eta Homseko hainbat punturen kontra.

SANA berri agentzia ofizialak zabaldu duenez, Siriako Kanpo Gaietarako Ministerioaren iturri anonimo batek esan du "Mendebaldeko erregimen arroen erantzuna, Siriako proiektu konspiratzaileak porrot egin izanak sortu dien frustrazioaren ondorio" dela.

Baxar al-Assaden erregimenaren aliatuek, Errusia, Iran eta Txina buru direla, Siriako Gobernuari basesa agertu diote, aire-erasoa jasan eta gero. Eraso horrek Siriako zein inguru guztiko egonkotasunean izan ditzakeen ondorioez ere ohartarazi dute.

Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuko ordezkari batek esan duenez, Siriako Gobernuak Dumako erasoan kloruro eta sarin gasak erabili zituela baieztatzen duten txostenak ditu. Horrez gain, arma kimikoen erabilera Baxar al-Assaden erregimenak haren herriaren aurka egindako gehiegikerietako beste bat dela salatu du.

Gainera, Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak Siriako herrialdearen aurka egindako erasoa gaitzesteko Errusiaren ebazpena errefusatu du NBEren Segurtasun Kontseiluak. Kontseiluko zortzi partaidek kontra bozkatu dute (Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Frantziak, Suitzak, Boli Kostak, Kuwaitek, Herbehereak eta Poloniak), ondorioz, ebazpenak ez ditu onartua izateko beharrezkoak diren bederatzi botoak lortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua argazkiak Frantzia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Siria albisteak gaur Ekialde Hurbileko albisteak