Mundua -

Siria

NBEren Segurtasun Kontseiluak ez ditu gaitzetsi Siriaren aurkako bonbardaketak

Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak herrialdearen aurka azken orduetan egindako erasoa gaitzesteko Errusiak egin duen ebazpena errefusatu du.

NBEren Segurtasun Kontseiluak Siriako egoera aztertu du. EFE
NBEren Segurtasun Kontseiluak Siriako egoera aztertu du. EFE
NBEren Segurtasun Kontseiluak Siriako egoera aztertu du. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuek, Erresuma Batuak eta Frantziak herrialdearen aurka azken orduetan egindako erasoa gaitzesteko Errusiaren ebazpena errefusatu du NBEren Segurtasun Kontseiluak, larunbat honetan.

Ebazpenaren zirriborroaren arabera, erasoak nazioarteko eskubidea eta Nazio Batuen Karta urratzen ditu, eta Bachar al Asaden erregimenaren aurka etorkizunean indarra ez erabiltzeko eskatu die hiru nazioei.

Siriako lurralde-subiranotasunaren aurkako "erasoagatik" "kezka larria" adierazi du testuak. Halaber, apirilaren 7an arma kimikoak erabili izanari buruzko salaketak ikertzeko aditu talde bat iritsi da larunbat honetan herrialdera, eta haien lana onartzeko eskatu dio nazioarteko komunitateari.

Dokumentuak kontseiluko hiru ordezkariren babesa lortu du soilik (Errusia, Bolivia eta Txina), eta lau abstenitu egin dira (Peru, Kazakhstan, Etiopia eta Ekuatore Ginea).

Kontseiluko zortzi partaidek kontra bozkatu dute (Estatu Batuek, Erresuma Batuak, Frantziak, Suitzak, Boli Kostak, Kuwaitek, Herbehereak eta Poloniak), ondorioz, ebazpenak ez ditu onartua izateko beharrezkoak diren bederatzi botoak lortu.

Haien jarrera ezagutzera eman duten ordezkarien artean, Olof Skoog Suitzako ordezkaria dago; haren hitzetan, herrialdeak kontra bozkatu du testua "orekatua ez zegoela" eta herrialdearen kezka nagusiei kasurik egiten ez diela uste izanda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia albisteak Erresuma Batua Frantzia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Siria