Mundua -

GERRA SIRIAN

Siriak gogor gaitzesi du AEBen eta bere aliatu europarren eraso 'basati eta ankerra'

Siriako Gobernuak esan du erasoaren helburua Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak gaur Damaskon hastekoa zuen lana oztopatzea izan dela.

Bashar Al Asad, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Bashar Al Asad, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.
Bashar Al Asad, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Siriako agintariek gogor gaitzetsi dute gaur AEBen, Frantziaren, eta Britainia Handiaren eraso "basati eta ankerra" Damasko eta Homseko hainbat punturen kontra.

SANA berri agentziak ofizialak zabaldu duenez, Siriako Kanpo Gaietarako Ministerioaren iturri anonimo batek esan du "Mendebaldeko erregimen arroen erantzuna, Siriako proiektu konspiratzaileak porrot egin izanak sortu dien frustrazioaren ondorio" dela.

Siriako Gobernuaren iritziz, erasoaren helburua Arma Kimikoen Debekurako Erakundeak gaur Damaskon hastekoa zuen lana oztopatzea izan da.  Iragan larunbatean Duman gertatu zen eraso kimikoa aztertu behar du erakunde horrek: "Erasoaren uneak bat egiten du Arka Kimikoen Debekurako Erakundearen iritsierarekin, beraz, garbi dago misio horren lana oztopatu eta emaitzak bideratu nahi dituztela" ondorioztatu dute Siriako Kanpo Gaietarako Ministeriotik.

Duman gertatutakoaren iguruan "esan dituzten gezurrak eta muntaia agerian gera ez dadin, presioa egiteko egin dituzte bonbardaketak" AEBek eta bere aliatu europarrek Siriako Gobernuaren esanetan.

110 misilSiriako Armadak jakitera eman duenez, bere defentsa antiaereoek suntsitu egin dituzte AEBek, Frantziak eta Britainia Handiak botatako 110 misiletako "gehienak".

Ali Maihub Komandantzia Nagusiko bozeramaileak telebistaz esan duenez, "erasoa 03:55 aldera izan da, Damaskoko eta Damaskotik kanpoko hainbat punturen kontra eta 110 misil bota dituzte. Hala ere, beste batzuk ezin izan dituztela "interzeptatu" esan du eta laboratorio zientifiko bat nahiz hezkuntza zentro bat dagoen gune batean erori direla. Soilik kalte materialak eragin dituztela ere gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak Erresuma Batua Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Zer ari da gertatzen Sirian? Ekialde Hurbileko albisteak