Mundua -

Bilera biktimekin

Irakasleek armak eramatea proposatu du Trumpek eskoletako tiroketei aurre egiteko

Era berean, armak erosteko gutxieneko adina berrikustea proposatu du; NRA aurka agertu da dagoeneko, "nork bere burua babesteko eskubidea" urratzen duelako.

Trump, tiroketen biktimekin egindako bileran, Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Trump tiroketen biktima baten ondoan ageri da, Etxe Zurian
Trump, tiroketen biktimekin egindako bileran, Etxe Zurian. Argazkia: EFE

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak herrialdeko eskoletako irakasle batzuek armak ezkutuan eraman ahal izatea proposatu du, horrela, arin erantzuteko moduan egoteko, tiroketa bat egonez gero. Gaienera, arma bat erosteko gutxieneko adina igotzea ere aztertuko dutela esan du.

Trumpek Etxe Zurian egin du proposamena, Estatu Batuetako eskoletan izan diren tiroketa batzuetako biktimekin egin duen bileran. Biktima horien artean, Parklandeko (Florida) institutuko sei ikasle izan dira, gazte batek egin zuen atentatu batean 17 pertsona hil eta astebetera.

"Armak modu ezkutuan eramatea badago, soilik entrenatutako pertsonen kasuan eraginkorra dena", esan du Trumpek.

"Irakasleek baimen berezia izango lukete eta (eskola) ez litzateke armarik gabeko gunea izango zoroek" horretaz aprobetxatzeko, gaineratu duenez.

"Profesionalak eraman ahal dira, marineak izan litezke", eta "baliteke horrek arazoa konpontzea", proposatu du.

Halaber, "aurrekari kriminalen kasuan" konponbide "irmoa" lortuko duela adierazi du Trumpek, tokiko agintarien eta erakunde federalen arteko harremana hobetzeko, delitu batengatik zigorra jaso duten pertsonei armak erostea galarazteko.

"Gainera, (armak) erosteko (gutxieneko) adina aztertuko dugu, baita buruko osasunaren arloa ere", erantsi du Trumpek. Presidente estatubatuarraren ustean ez daude "ospitale psikiatriko nahikorik" indarkeriaz joka lezaketen pertsonak artatzeko.

AEBren lege federalaren arabera, su-arma bat erosteko gutxienezko adina 21 urtekoa da pistolen kasuan eta 18 errifleen kasuan, baina baimenik gabeko saltzaile batzuek gazteagoei ere sal diezazkieke. Floridako tiroketaren egileak, Nikolas Cruzek, 19 urte ditu.

NRAk proposamena errefusatu du

Erriflearen Elkarte Nazionalak (NRA) jakinarazi du jada armak erosteko gutxieneko adina igotzearen aurka dagoela.

Jennifer Baker NRAren Gai Publikoen zuzendariak ohar baten bidez adierazi duenez, "dagoeneko lege federalek galarazi egiten dute 21 urte baino gutxiago dutenei armak pistolak erastea baimendutako dendetan. Legea errespetatu eta 18 eta 20 urte bitartean dutenei eskopetak eta errifleak erostea debekatu nahi duten lege proposamenek nork bere burua babesteko eskubide konstituzionala urratzen dute".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Donald Trump Irakasleen albisteak