Mundua -

SEXU-ABUSUAK

New Yorkek auzitara eraman du Harvey Weinstein, 'sexu jokabide desegokia' egotzita

Halaber, ekoizlearen anaiaren eta bien artean zuzentzen duten The Weinstein Company enpresaren kontra ere jo du New Yorkeko fiskalak.

Harvey Weinstein zine produktorea. Argazkia: EFE
Harvey Weinstein zine produktorea. Argazkia: EFE
Harvey Weinstein zine produktorea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eric Schneiderman New Yorkeko fiskal nagusiak auzitara eraman ditu Harvey Weinstein zinemako ekoizlea, horren anaia eta bien artean zuzentzen duten The Weinstein Company enpresa, "sexu jokabide desegokia" leporatuta.

Urrian argitaratutako bi erreportajetan, sexu-jazarpena eta sexu-erasoak egotzi zizkioten ekoizle ezagunari, eta ordutik dozenaka emakumek kontatu dute beraiek ere jasan zutena. Hori dela eta, Schneiderman fiskala The Weinstein Company (TWC) enpresa ikertzen hasi zen.

Lau hilabeteko ikerketa egin ostean, Weinsteinen kontrako salaketa gehiago bildu ditu fiskalak, "tratu txarrak" eta "esplotazioa" tartean. Halaber, biktima batzuek sexu-jazarpena eta larderia jasan izana ere salatu dute.

Fiskalak ohar bidez jakinarazi duenez, Harvey Weinstein ekoizleak "sexu jokabide desegokia" izan zuen. Esaterako, emakume batzuk kontratatzen zituen ekitaldietara laguntzeko eta "konkista sexualak" errazteko.

The Weinstein Company enpresako Giza Baliabideak eta Zuzendaritza sailek jokabide desegoki horren berri bazuten ere, ez Administrazio Kontseiluak ezta zuzendariek ere "ez zuten langileak babesteko neurririk hartu". Egoera horren aurrean, biktimei kalte-ordaina ematearen alde egin du fiskalak.

Ikerketa ez da oraindik amaitu, baina fiskalak auzi-eskea aurkeztea erabaki du TWC enpresa "berehala" saltzea aurreikusten delako eta horrek biktimak kalte-ordainik gabe utz ditzakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak New York Ameriketako Estatu Batuak albisteak Zinema Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa