Mundua -

ISTRIPUA

71 pertsona hil dira Mosku kanpoaldean, hegazkin istripu batean

Argunovo herrian erori da AN-148 hegazkina, Domodedovoko aireportutik irten eta gutxira. Errusiako Gobernuak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Argunovo herrian jazo da istripua, Moskutik gertu. Argazkia: Reuters
Argunovo herrian jazo da istripua, Moskutik gertu. Argazkia: Reuters
Errusian lurra jo duen hegazkinaren bidaiari guztien heriotza berretsi dute

0:50

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

71 pertsona zeramatzan hegazkin bat erori zen Mosku (Errusia) kanpoaldean atzo, igandea, arratsaldean. Tripulazioko sei kide eta 65 bidaiari zihoazen bertan, eta denak hil ziren.

Ikerketako iturriek jakitera eman zutenez, bi erreaktore dituen hegazkin batek izan du istripua, Antonov AN-148 batek, hain zuzen.

Hegazkina Argunovo herrian erori zen, eta, bertako bizilagunen arabera, hegazkina sutan zegoen lurrera erori denean. Hegazkinaren arrastoak kilometro bateko esparruan banatuta geratu dira.

Sartovskie Avialini konpainiako hegazkina da, eta Domodedovoko aireportuan aireratu eta berehala galdu dute haren arrastoa. Orsk hiria zuen helmuga, Ural mendietan.

Hildako guztiak errusiarrak dira eta, Gobernuko ordezkarien arabera, DNA probak egin beharko dituzte hildakoak identifikatzeko. Horien senideei laguntza psikologikoa eman diete jada aireportuan bertan.

Doluminak

Vladimir Putin Errusiako presidenteak doluminak helarazi dizkie biktimen senideei, eta hegazkin istripua ikertzeko eskatu dio Errusiako Gobernuari, Dimitri Peskov Kremlineko bozeramailearen esanetan.

Dagoeneko aurkitu dute kutxa beltzetako bat, eta gertatutakoa argitzeko garrantzitsua izango dela uste dute ikertzaileek.

Operazioak, bertan behera

Istripuaren ondorioz, eta gertatutakoa argitu arte, baliteke Errusiako agintariek bertan behera uztea horrelako hegazkinekin egiten diren operazioak, Maxim Sokolov Garraio ministroak adierazi duenez.

"Aireko Garraioaren Errusiako Agentzia Federalarekin, Garraioa Ikuskatzeko Zerbitzu Federalarekin eta hegazkin horien ekoizlearekin kontsultatu ostean hartuko dugu erabakia", azpimarratu du Sokolovek.

Oraingoz, Moskutik gertu eroritako hegazkinaren bi kutxa beltzetako bakarra berreskuratu dute, Errusiako agintariek baieztatu dutenez. Hegaldiaren datuak jasotzen dituen kutxa aurkitu dute, baina pilotuen ahotsak grabatzen dituen kutxa falta zaie oraindik.

Hauek dira istripua izan den tokian bertan hartutako lehen irudiak:

Istripua jazo den lekuaren mapa:

ERRUSIA MOSKU RUSIA MOSCU HEGAZKIN ISTRIPUA EITB 1024X576

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusia berriak Hegazkin istripuak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea