Mundua -

KUBA

Fidel Castroren seme zaharrena hil da

Depresioa zuen eta bere buruaz beste egin du, 'Granma' egunkariak jakinarazi duenez. 'Fidelito' izenez ezaguna, 69 urte zituen.

Fidel Castro Díaz-Balar, 'Fidelito'. Artxiboko argazkia: EFE
Fidel Castro Díaz-Balar, 'Fidelito'. Artxiboko argazkia: EFE
Fidel Castro Díaz-Balar, 'Fidelito'. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidel Castro Diaz-Balar 'Fidelito' hil da, Fidel Castro Kubako presidente ohiaren seme zaharrena, 69 urterekin. Granma egunkariak jakinarazi duenez, depresioa zuen eta bere buruaz beste egin du.

Tratamendu psikiatrikoan zegoen. Duela gutxi ospitaleratu egin behar zuten, baina orain lehen mailako arreta medikuen zaintzapean zegoen.

Fisikari nuklearra izateaz gain, Estatu Kontseiluko zientzialari aholkulari (uharteko gobernu organo gorena) eta Kubako Zientzia Akademiako presidenteordea zen.

Bere jarduera profesionalagatik hainbat aitortza jaso izan zituen bai Kuban eta baita nazioartean ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Kuba