Mundua -

ZIENTZIA

Genetikoki berdinak diren bi primate klonatzea lortu dute lehen aldiz

Zientzialari txinatar talde baten lorpena izan da. Zhong Zhong eta Hua Hua izena dute eta 1996an Dolly ardia klonatzeko erabilitako metodo bera erabili dute.

Zhong Zhong eta Hua Hua primateak onik daudela esan dute zientzialariek. Argazkia: EFE
Zhong Zhong eta Hua Hua primateak onik daudela esan dute zientzialariek. Argazkia: EFE
Bi primate klonatzea lortu dute lehen aldiz Txinan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Genetikoki berdin-berdinak diren bi primate klonatzea lortu du, lehen aldiz, Txinako zientzialari talde batek, Cell aldizkari espezializatuak argitaratutako ikerketa baten arabera. 1996an Dolly ardia klonatzeko baliatutako metodo bera erabili dute.

Buztan luzeko bi makako dira klonatu dituztenak eta zelula somatikoak erabili dituzte horretarako, hots, makako heldu baten ehunaren zelulak abiapuntu hartuta. Klonazioa Shanghaiko Neurozientzia Institutuan egin dute.

Zhong Zhong eta Hua Hua izena dute eta zientzialari txinatarren ziurtatu dutenez, onik daude.

"Primate hauek klonatzearen arrazoi nagusia ebolutiboki gizakiaren gertukoa dela da, eta buruko gaixotasunen, minbiziaren edota metabolismoaren nahasteak ikertzeko balio dezakete", azaldu du Mu-ming Poo ikertzaile taldeko neurobiologoak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Txina gaur Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zientzia albisteak Zientziaren hedapena zuzenean