Mundua -

IRAK

Gutxienez 36 pertsona hil dituzte Iraken, atentatu bikoitz batean

Irakeko Barne Ministerioak azaldu duenez, bi erasotzaile suizidak beren burua leherrarazi dute Bagdad hiriburuko Al Tayaran plazan.

Bagdad, Irak. Reutersek bidalitako bideo batetik ateratako irudia.
Bagdad, Irak. Reutersek bidalitako bideo batetik ateratako irudia.
Gaurkoa izan da Bagdadek azken 72 orduetan pairatu duen 3. operazio suizida

1:19

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 36 pertsona hil eta 91 zauritu dira gaur Bagdaden (Irak) izandako atentatu bikoitz batean, bertako osasun iturri batek egindako azken balantzearen arabera.

Saad Maan Irakeko Barne Ministerioko bozeramaileak azaldu duenez, bi erasotzaile suizidak beren burua leherrarazi dute Bagdad hiriburuko Al Tayaran plazan, hiriaren erdigunean.

Erreskate taldeek lanean dihardute, eta litekeena da hildakoen kopuruak gora egitea.

Oraingoz ez du inork erasoa bere gain hartu.

Azken hiru egunetan Bagdaden izan den bigarren atentatua da, larunbatekoaren ondotik. Orduan, hiru pertsona hil eta beste hamar zauritu ziren Al Kademiya inguruan, bonba auto bat leherrarazita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Atentatuak argazkiak Albisteak Gaur Albisteak Asia Irakeko albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean?