Mundua -

ELKARRIZKETA

Ipar Koreak Hego Korearekin urtarrilaren 9an bilera egitea onartu du

Teknikoki gerran daude bi herrialdeak azken 65 urteetan, eta 2015etik lehen aldiz, aurrez aurre elkartuko dira bi mandatariak.

Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak baiezkoa eman dio Hego Koreak egindako proposamenari eta, beraz, bi herrialdeetako agintariek bilera egingo dute urtarrilaren 9an bi Koreen arteko gune desmilitarizatuan. Goi-bilera horretan, Ipar Koreak otsailaren 9tik 25era Hego Koreako PyeongChang hirian ospatuko diren Neguko Olinpiar Jokoetara ordezkaritza bat bidaltzea aztertuko dute.

"Bilerako gaien artean izango dira, besteak beste, PyeongChango Neguko Olinpiar Jokoetan Ipar Koreako kirolarien parte-hartzea eta bi Koreen arteko harremanak", azaldu du Hego Koreako Batasun Ministerioko bozeramaile batek.

Teknikoki gerran daude bi herrialdeak azken 65 urteetan, eta 2015etik lehen aldiz, aurrez aurre elkartuko dira bi mandatariak.

Kim Jong-un Ipar Koreako buruzagia Hego Korearekin gerturatze prozesu bat abiatzeko eta Hego Korean ospatuko diren Neguko Olinpiar Jokoetara ordezkaritza bat bidaltzeko prest agertu zen Urteberri eguneko mezuan.

Hego Koreak begi onez hartu zuen Ipar Korearen proposamena eta urtarrilaren 9an bilera bat egiteko deia luzatu zion. Halaber, Hego Korearekin komunikazio hariak zabaltzea onartu zuen Ipar Koreak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak Gaur Albisteak Albisteak Seul Ipar Korea Albisteak