Mundua -

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Gutxienez 16 pertsona hil dira AEBn, hotz denboralearen ondorioz

Egunean zehar ekaitzak indarra hartuko du eta haize bolada gogorrak, olatu handiak eta elurteak eragingo ditu.

Elurtea
Elurtea
Gutxienez 16 lagun hil dira AEBn, hotz-boladaren ondorioz

1:53

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 16 pertsona hil dira Ameriketako Estatu Batuetan (AEB), azken egunotan herrialdea astintzen ari den hotz denboralearen eraginez. Guztira, seina pertsona hil dira Wisconsin eta Texas estatuetan eta bana Ipar Dakota, Misuri, Misisipi eta Michigan estatuetan.

Ekaitza batez ere ekialdeko kostari eragiten ari zaio. Atzo ezohiko elurteak izan ziren Floridan (30 urtean lehen aldiz elurra egin du Tallahassee hiriburuan) eta elurte handiak izan dira Hego Karolinan eta Georgian ere.

AEBko Meteorologia Zerbitzuak ohartarazi duenez, ekaitzak indarra hartuko du datozen orduetan, eta haize bolada gogorrak, olatu handiak eta elurteak iragarri ditu.

Denboralearen tamaina eta bidaiatzeko zailtasunak aintzat hartuta, bertan behera utzi dute gaurko Senatuan iragarrita zegoen bozketa.

Aireportuetako egoera ere zaila da. New Yorkeko LaGuardia aireportuan hegaldien % 90 ezeztatu dituzte eta JFK aireportuan ere zailtasunak izaten ari dira. Hori dela eta, aireportura joan aurretik hegaldiak bertan behera utzi dituzten ala ez egiaztatzeko eskatu diete bidaiariei.

Bestalde, New York hirian eskolak bertan behera utzi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Denboraleak bideoak Eguraldia Elurra bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Hotz boladak Lurrikaretan hildakoak