Mundua -

Irak

Estatu Islamikoaren aurkako gerra bukatutzat jo du Irakeko lehen ministroak

Militarrek jihadisten esku zeuden azken gotorlekuak berreskuratu ostean egin du iragarpen ofiziala Haider al Abadik.

Kirkuk, Irak. Artxiboko argazkia. EFE
Kirkuk, Irak. Artxiboko argazkia. EFE
Kirkuk, Irak. Artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haider al Abadi lehen ministro irakiarrak "Estatu Islamikoa talde terroristaren aurkako gerra amaitu" dela aldakarrikatu du larunbat honetan ofizialki, militarrek jihadisten esku zeuden azken gotorlekuak berreskuratu ostean.

Azaroaren 21ean Estatu Islamikoaren porrot militarra iragarri zuen al Abadik. Dena den, behin-betiko garaipena basamortuan sakabanatutako indarren aurkako jazarpena amaitzean baieztatuko zuela esan zuen.

Irakeko tropek Siriako mugan jihadisten kontrolpean zeuden azken eremuak berreskuratu dituztela ospatu du lehen ministroak gaur egindako agerraldian, Irakeko telebistak jakinarazi duenez.

AEBk gidatutako nazioarteko koalizioaren datuek argitu dutenez, terroristek 2014. urte erdialdean kontrolatu zituzten Siria eta Irakeko lurraldeen % 95 galdu dituzte. Gaur egun, 3.000 soldadu izango lituzke bi herrialdeetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Asia Irak gaur Ekialde Hurbileko albisteak