Mundua -
Isuri toxikoa
Hungariako isuriaren gunea jendez hustu dute putzua ahulago dagoelako
Bart hasi dira biztanleria lekuz aldatzen. Isuria gertatu zenetik zazpi pertsona hil dira.
Erredakzioa
Hungariako agintariek aurreko astelehenean isuri toxiko bat izan zuen Kolontar herria jendez husteko erabakia hartu dute, milioi bat metro kubiko bota dituen putzua hausteko arriskua baitago. 40 kilometro koadro dira urez bete direnak eta zazpi pertsona isuriak dagoeneko hil dituenak.
MTI agentziak Poliziarekin hitz egin ondoren zabaldu duenez, bart hasi dira biztanleria lekuz aldatzen, aurreko astelehenean apurtu zen guneko horma ahultzen hasi dela baieztatu ostean.
Gyorgys Tottos bertako Babes Zibileko bozeramaileak esan duenez, 800 bat pertsona lekuz aldatu eta Ajka ondoko herriko bi eskolatan eta kirol zentro batean sartu dituzte.
"Hausteko arriskuak gora egin du, nahiz eta prebentziozko hustuketa izan", Tottosen esanetan. Bozeramaileak ezeztu egin du putzua hausteko benetako arriskua dagoenik.
Tottosek ziurtatu duenez, herria hutsik geratuko da (izan ere, garbiketa lanetakoak ere lekuz aldatu dituzte) "putzuko horma ehuneko ehunean indartuta egon arte".