Mundua -

15 egun bahituta

Al Kaidak Nigerren bahitutako frantziarren argazkia zabaldu du

Irudian Arlit hiriko euren etxeetan bahitutako bost frantziar eta Madagaskar eta Togoko bi hiritar agertzen dira.

30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magreb Islamiarreko Al Kaidak audio mezu bat eta argazki bat zabaldu ditu. Bertan Nigerren irailaren 15ean bahitutako bost frantziar eta bi afrikar agertzen dira.

Irudia yihaidistek sarri erabiltzen duten webgune batean publikatu dute. Horrekin batera, audio bat ere publikatu dute, bertan bost frantziarrek ezezagun batek eginiko galderei erantzuten diete, frantsezez.

Pertsona ezezagun horrek bere burua aurkeztu eta, ondoren, nola eta nork bahitu zituzten azaltzeko eskatzen die. Denek esaldi berberak erabiliz erantzuten dute.

Bahitutakoak bost frantziar, malgaxe bat eta togoar bat dira. Areva enpresa frantziarrak Nigerren zuen meatzean lan egiten zuten eta Arlit hiriko euren etxeetan bahitu zituzten.

Frantziako Kanpo Arazoetako ministerioak argazkia benetakoa dela ziurtatu du eta "seinale pozgarria" dela gaineratu du, izan ere, bahitutako guztia bizirik daudela erakusten du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Munduko albiste garrantzitsuak Frantzia albisteak Bahiketak argazkiak Jihadismoa albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Niger azken ordukoa