Mundua -

Lurrikarak

430dik gora lagun hil dira Mexikon azken asteetako hiru lurrikaren ondorioz

Irailaren 19an izandako lurrikararen ondorioz 331 pertsona zendu dira.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 19an Mexiko astindu zuen lurrikararen ondorioz hildakoak 331 dira jada, azken balantze ofizialaren arabera.

Hain zuzen ere, Mexiko Hirian 192 pertsona hil dira; Morelosen, 74; Pueblan, 45; Mexiko Estatuan, 13; Guerreron, 6; eta Oaxacan, 1.

Azken balantze ofizialarekin alderatuta, sei pertsona gehiago hil dira Mexiko Hirian, eta bat Mexikon.

Larunbatean izan zen erreplikaren ondorioz, lau pertsona hil dira. Horietako bi bihotzekoak jota zendu ziren herrialdeko hiriburuan, eta beste bi Ixtaltepec herrian.

Orotara, 430dik gora pertsona hil dira azken hiru asteetan Mexikon izan diren hiru lurrikaren ondorioz. Biktimen zenbaki handiena da 1985ean 20.000 pertsona hil zituen lurrikararen ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Mexiko albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken ordukoa Latinoamerikako albisteak Lurrikarak Hondamendi naturalek kaltetutakoak