Mundua -

AEB

Hiru hildako utzi ditu jada Irma urakanak Floridan

Urakanak indarra galdu du, eta bigarren mailan dago, Floridako Naples hiritik hurbil.

Irma urakana, atzo, Kuba parean. Argazkia: EFE.
Irma urakana, atzo, Kuba parean. Argazkia: EFE.
Irma urakana 100 kilometro orduko haizeteekin iritsi da Floridara

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irma urakanak indar apur bat galdu du eta bigarren mailan dago orain, Naples hirira hurbiltzen, Floridako mendebaldeko kostaldean. Olatu handiak espero dituzte eremu horretan.

Irmak laugarren mailan iritsi zen Floridako Kaioetara igande goizaldean, orduko 215 kilometroko abiadura zuten hize-boladekin. Orain, iparraldera bidean da, orduko 19 kilometroko abiduran.

Gizonezko bat larunbat arratsaldean hil zen, urakanaren eraginez Monroe konderrian (Floridako Kaioak) zirkulazio istripu bat izan ostean. Antza denez, haize-bolada batean ibilgailuaren kontrola galdu zuen eta aurre-alboko talka izan zuen zuhaitz batekin.

Florida estatuko hainbat hedabideren arabera, bi lagun igande goiz honetan hil dira, Irmak utzitako euri-jasa handien ondorioz Hardee konderrian izandako zirkulazio istripu batean. Antza denez, aurrez aurreko talka izan dute, baina istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Azken egunotan, gogor astindu ditu Irmak Karibeko hainbat herrialde, eta, gutxienez, 25 hildako utzi ditu.

Hurrengo orduetan Irmak jarraituko duen bideari dagokionez, Floridako Kaioak atzean utzita, Floridako kostaldean sartuko da (mendebaldetik) eta baliteke Naples, Sarasota, Fort Myers edota Tampa bezalako hiriak urez gaineztatzea.

Adituen arabera, gainera, urakana are gehiago indartuko da datozen orduotan. Hori dela eta, Floridako Gobernuak inoiz ez bezalako neurriak hartu ditu herrialde osoan, Irmari aurre egiteko. Besteak beste, 6,5 milioi herritar ebakuatu dituzte.  Bihar goizaldean Georgia hego-ekialdeara iritsiko da.

irma-urakana_

FEMA AEBko Larrialdien Kudeaketarako Agentzia Federalak, asteon, ohartarazi duenez, Irma urakanak herrialdea suntsituko du, zehazki, Florida estatuan lur hartzen duenean.

"Irma urakanak mehatxu bat izaten jarraitzen du eta Florida edota hego-ekialdeko estaturen bat suntsituko du", adierazi zuen Brok Long FEMAko buruzagiak. Gaineratu zuenez, AEBko agintariak ekaitzari erantzun masibo bat emateko prestatzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Urakanak azken ordukoa Hondamendi naturalen biktimak