Mundua -
Irailaren 15ean
Frantziako bost lagunen bahiketa aldarrikatu du Al Kaidak Nigerren
Borrokalari talde batek "Frantziako Areva konpainiaren bost aditu nuklear" bahitu zituela iragarri du Al Kaidak.
Erredakzioa
Areva enpresako bost langile frantziarren bahiketa aldarrikatu du gaur Al Kaidak, Al Yazira telebistak jakitera eman duenez. Langileak irailaren 15ean bahitu zituzten.
Borrokalari talde batek "Frantziako Areva konpainiaren bost aditu nuklear" bahitu zituela iragarri du Al Kaidak audio baten bidez. Beste bi bahituei (Madagaskarreko bat eta Togoko beste bat) buruz ez da mintzatu erakunde terrorista.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea