Mundua -
Krisia Venezuelan
Diruz betetako kutxak atzeman dizkiote Tintori opositore venezuelarrari
Poliziak 200 milioi bolibar atzeman zituen bileteetan Lilian Tintoriren autoan. Ekintzaile opositorea eta Leopoldo Lopez oposizioko buruzagiaren emaztea da.
agentziak | erredakzioa
Lilian Tintori Venezuelako ekintzaile opositore eta Leopoldo Lopez oposizioko buruzagiaren emazteak aitortu du Poliziak 200 milioi bolibar atzeman zituela bere autoan, eta azaldu du "familiako premiazko gastuetarako" dirua zela: "Nire amonatxoak 100 urte ditu eta ospitalean dago duela egun batzuetatik".
Poliziak zabaldutako argazkietan ikusten denez, dirua ongi ordenatuta zegoen hainbat kutxatan. Diruari ezartzen zaion truke motaren arabera, 17 milioi eurotik (Venezuelako Banku Zentrala) 9.500 eurora (Dolartoday, legez kanpokoa) artekoa da atzeman dioten diruaren balioa.
Tarek Saab Venezuelako fiskal nagusiak atzo gauean iragarri zuen dirua atzeman zutela Lopez opositorearen familiaren auto batean. Etxean dago preso Lopez, eta ordu gutxira Tintori izan da dirua bere autoan zegoela aitortu duena.
Horren ostean, Tintorik esan zuen dirua "familiako premiazko gastuetarako" zela, eta muntaia bat egiten ari zela Polizia bere kontra, "legez kanpoko zerbait egiten ari garela irudikatzen saiatzeko".