Mundua -

EBko goi-bilera

Ijitoen polemika dela eta, liskarra izan dute Barrosok eta Sarkozyk

Boyko Borissov lehen ministro bulgariarrak jakitera eman duenez, bi agintarien arteko elkarrizketa informala desadostasun serio batean amaitu da, Barrosok Viviane Reding komisarioa defendatu duelako.

85

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak ijitoak kaleratzeko erabilitako politikak liskarra sortu du gaur Durao Barroso, Europako Batzordeko presidentea, eta Nicolas Sarkozy, Frantziako presidentearen artean. Eztabaida Europar Batasuneko agintarien goi-bileran izan da, Boyko Borissov lehen ministro bulgariarrak adierazi duenez.

Borissoven hitzetan, Barroso eta Sarkozyern artean "tirabira bat egon da, liskarra ez esateagatik". Ijitoen kaleratzearen gaiari solasaldi informal batean heldu diote Sarkozyk eta Barrosok, eztabaida "oso zaila" izan da eta "desadostasun nabarmena" egon da, gaineratu du bulgariarrak.

Brusela eta Parisen artean tentsio handia sortu duen ijitoen kasuak eta tentsio horrek nabarmen gora egin zuen Viviane Reding Batzordeko presidenteordeak eta Justizia arduradunak Gobernu frantziarraren ekintza Alemania naziarekin alderatu zuenean. Horrekin batera, Frantziari espediente irekitzeko asmoa ere agertu zuen Redingek.

Barrosok komisarioa babestu zuen baina Redingek Frantziako kaleraketen eta bigarren Gerrate Mundialean gertatutakoaren artean alderaketarik ez zuela egin nahi argi utziz. Redingek ere barkamena eskatu zuen bere hitzek sortutako gaizki-ulertuagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Batasun europarra Albisteak migrazioa gaur Arrazismoa Euskadin Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Macronen Gobernua Bulgaria