Mundua -

Bahiketa

Frantziako bost langile bahitu dituzte Nigerren

Bertako uranio meatzetan interesak dituzten Areva talde nuklearreko eta Sogea-Satom eraikuntza konpainiako beharginak dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost langile frantses bahitu dituzte Nigerren, Frantziako Presidentetzak gaur jakinarazi duenez. Afrikako herrialde horretan uranio mehatzeak ustiatzen ari den Areva enpresakoak eta Sogea-Satom eraikuntza konpainiakoak dira langileak. Horiekin batera, Togoko beste pertsona bat eta Madagascarreko beste bat ere bahitu dituzte.

Hasiera batean, Areva talde nuklearrak bart bere behargin bi bahitu dituztela onartu du. Kanpo Harremanetarako Frantziako Ministerioak Eliseoak emandako informazio urriak errepikatu baino ez du egin eta goizeko azken orduan xehetasun gehiago emango dituela esan du.

Iragan uztailaren 21ean Michel Germaneau frantziarra bahitu zuten Nigerren eta uztaila bukaeran Al Qaedak hil egin zuen Magreben, Frantziak eta Mauritaniak Germaneau askatzeko asmoz Al Qaedaren kontra ekintza militar bat egin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Gaurko albiste garrantzitsuak Frantzia bideoak Bahiketak albisteak Jihadismoa hoy Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Niger gaur