Mundua -

Iruzkina

Serbia eta Kosovo, Europar Batasunetik gertuago

Serbiak ez du onartu oraindik bere probintzia izandakoaren independentzia, baina bien arteko konponbidea gertuago dagoela dirudi.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kosovorekiko jarrera erabat aldatu du Serbiak. Bere probintzia izandakoaren independentzia onartu gabe jarraitzen du, baina Nazio Batuen Erakundean, Batzar Nagusiko ebazpen bat sinatu du, eta era horretan ateak zabaldu dizkio Serbiaren eta Kosovoren arteko konponbide bati.

Serbiak eta Europar Batasunak batera aurkeztutako ebazpenak duela hilabete eta erdi Hagako Nazioarteko Auzitegiak egindako txostena onartzen du. Horren arabera, Kosovoren independentzia ez da ez legezkoa, ezta nazioarteko legediaren kontrakoa.

Txosten hori Serbiak hala eskatuta agindu zuen Batzar Nagusiak. Era berean, Batzar Nagusiek babestu egiten dute Serbiaren eta Kosovoren artean elkarrizketa prozesua hasteko Europar Batasunak egin duen ahalegina, eta bitartekari lanak egitea gomendatzen diote.

Serbiak zein Kosovok Europar Batasunean sartzeko beharra dute. Ez dute beste etorkizunik. Baina, onartuak izan daitezen, bien arteko liskarrak konpondu behar dituzte, ezin dutena egin erakundean sartu eta ondoren liskarrekin jarraitzea da.

Horregatik, Serbiako presidenteak, Boris Tadicek, duela bi egun akordioa lortu zuen Europar Batasuneko Atzerri Politikako arduradun gorenarekin, eta horrela, atzo onartutako ebazpena aurkeztu zuten bien artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak 2024 Europar Batasuna Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Serbia gaur