Mundua -

ATENTATU BIKOITZA LONDRESEN

Hauteskunde-kanpaina eten dute, bigarren aldiz, Erresuma Batuan

Hala ere, Theresa May lehena ministroak berretsi egin du hauteskunde orokorrak datorren ostegunean egingo dituztela.

Theresa May lehen ministro britainiarra. Argazkia: EFE
Theresa May lehen ministro britainiarra. Argazkia: EFE
Hauteskunde kanpaina eten da bihar arte Erresuma Batuan

1:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erresuma Batuko alderdi nagusiek hauteskunde-kanpaina bertan behera uztea erabaki dute, Londresen bart izan diren erasoak direla eta.

Hala ere, Theresa May lehena ministroak berretsi egin du hauteskunde orokorrak iragarritako egunean egingo dituztela, datorren ostegunean, hain zuzen ere.

"Errespetuagatik, gaurko prestatuta genituen ekitaldiak bertan behera utzi ditugu, baina inoiz ez dugu onartuko indarkeriak gure prozesu demokratikoa etetea", erantsi du Downing Street-en egin duen agerraldian.

Hortaz, "bihar helduko diogu berriro kanpainari eta hauteskundeak datorren ostegunean izango dira, aurreikusita zegoen moduan", baieztatu du.

Independentziaren aldeko Alderdiak (UKIP), berriz, kanpainarekin normaltasunez jarraitzen erabaki du, erasotzaileen asmoa politikagintzan eragitea dela iritzita.

Bigarren aldia da hauteskunde-kanpaina eteten dutela; izan ere, joan den maiatzaren 22an Manchesterren izandako erasoaren ostean ere hala egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Erresuma Batua albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Theresa May albisteak Londres azken ordukoa Ingalaterra albisteak