Mundua -

IRAN

Rohanik Irango presidente izaten jarraituko du, botoen % 57 eskuratuta

Abdolreza Rahmani Fazli Irango Barne ministroak eman ditu datuak hedabideen aurrean. Horren arabera,  23 milioi boto lortu ditu Rohanik.

Poza Irango moderatuen eta erreformisten artean Rohaniren garaipenagatik

1:23

AGENTZIAK | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hasan Rohanik irabazi ditu Irango presidentetzarako hauteskundeak, botoen % 57 lortuta. Presidente karguan jarraituko du, beraz, hautagai moderatuak.

Abdolreza Rahmani Fazli Irango Barne ministroak eman ditu bozen behin betiko datuak hedabideen aurrean. Rohanik 23 milioi boto jaso ditu. Bere lehiakide nagusiak, berriz, Ebrahim Raisi klerigo kontserbadoreak, 15 milioi boto eskuratu ditu, % 38,5.

Beste bi hautagaiek, Mostafa Mirsalim eta Mostafa Hashemitaba ministro ohiek, 478.000 eta 245.000 boto bereganatu dituzte, hurrenez hurren.

Botoen % 99,7 zenbatuta dituztela atera da Fazli komunikabideen aurrera. Parte hartze datu zehatzik ez du eman, baina boto kopurua aintzat hartuta, parte hartzea % 70ekoa izan da; boto eskubidea zuten 41 milioi irandarrek eman dute botoa. 56,4 milioi zeuden bozetan parte hartzera deituta.

"Irango historiaren ohorezko kapitulua idatzi dugu gaur. Irango herriak munduari erakutsi dio gu garela Iraultza Islamiarraren bultzatzaileak eta batuta gaudela", esan du.

Hauteskunde hauetan izandako partehartze zabala ere nabarmendu du Barne ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Iran bideoak