Mundua -

Erasoak

31 pertsona hil eta beste 50 zauritu dira Iraken izandako bi atentatutan

Estatu Islamikoak baieztatu duenaren arabera, taldeko bi soldaduk egin dute Dashir hiriko erasoa.

Atentatu suizidak Iraken. Argazkia: EFE
Atentatu suizidak Iraken. Argazkia: EFE
Gutxienez 31 hildako eta 50 zauritu Iraken izandako bi atentatutan

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 31 pertsona hil eta beste 50 zauritu dira Iraken, Bagdad eta Basora hirietan egindako bi atentatu suizidaren ondorioz. Estatu Islamikoa talde terroristak bere gain hartu ditu erasoak.

Barne Ministerioaren arabera, Bagdaden 18 pertsona hil dira, bonba-auto batek Abu Dashir eremuko kontrolgune baten aurka talka egin ostean. Handik gutxira, beste suizida batek lehergailu karga bat eztanarazi du polizia-etxe batean.

Hildakoez gain, eraso bikoitz horrek beste 20 zauritu eragin ditu, eta zenbait ibilgailu eta eraikin ere kaltetu ditu.

Bigarren erasoa Basora probintzian gertatu da. Lehergailuz betetako kotxe bat lehertu da Irakeko segurtasun indarren kontrolgune batean, Al Ramila petrolio zelaitik gertu.

Aldi berean, beste bonba-auto bat lehertu da petrolio instalazioetatik hurbil. Guztira, 13 pertsona hil eta 30 zauritu dira.

Estatu Islamikoak baieztatu duenaren arabera, taldeko bi soldaduk egin dute Dashir hiriko erasoa: Abu al Sahaba al Faluyi eta Abu Yihlad al Yamili.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko azken berriak Atentatuak albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zer gertatzen ari da Iraken? Ekialde Hurbila gaur