Mundua -

Venezuela

Venezuelako oposizioak 'matxinatzeko' deia egin du

Ehunka pertsona kalera atera dira Caracasen eta beste hainbat lekutan, eta hainbat kale itxi dituzte, oposizioak deituta.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako oposizioak “matxinatzeko” eskatu die herritarrei, Nicolas Maduro presidenteak Asanblea Konstituziogilea deitu ondoren. Konstituzioa erreformatzea helburu duen ekimen hori “estatu kolpea” dela salatu du MUD koalizioak.

“Gaur gertatu dena Venezuelako historiako estatu kolpe larriena izan da; Nicolas Madurok demokrazia desegin du. Horren aurrean, matxinatzeko deia egin nahi dio MUDek herriari”, esan du Julio Borges Venezuelako Parlamentuko presidenteak.

Borgesek kalean protesta egiten jarraitzeko deia ere egin du, eta, horren ildotik, gaur bi orduz kaleak ixtea eskatu du.

Gauerako, lapikoak eskuan protesta egiteko deia egin du, batik bat Caracasko mendebaldean, Miraflores jauregia bertan baitago.

Bihar, gainera, Asanblea Nazionalak saioa egingo du, “estatu kolpea” aztertzeko, eta “mega protesta bat” prestatzen ari direla jakinaraziko du.

Hainbat kale itxi dituzte

Bestalde, oposizioak deituta, ehunka pertsona kalera atera dira Caracasen eta herrialdeko beste hainbat lekutan Maduroren iragarpenaren aurka protesta egiteko.

Hiriburuan, Francisco de Miranda etorbidea, hiriko ekialdeko bide nagusia, itxi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Venezuela Latinoamerika albisteak