Mundua -
Zientzia
Trumpek 8 urteko epea ezarri du Martera iristeko
Bere lehen agintaldian edo, "kasu okerrenean", balizko bigarrenean lortu nahi du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Donald Trump AEBko presidenteak zortzi urteko epea ezarri du estatubatuar astronauta bat Marten lurreratzeko. Lehen agintaldian, hau da, lehen lau urteetan lortu nahi du, edo balizko bigarrenean “kasu okerrenean”.
“Nor dago prest Martera joateko?”, galdetu du Trumpek Nazioarteko Espazio Estazioarekin egindako bideokonferentzia batean. Solasaldi horretan, zoriondu egin du Peggy Whitson astronauta, espazioan egun gehien (534) eman dituen estatubatuarra bihurtu baita.
Whitsonek adierazi du “gutxi gorabehera 2030eko hamarkadan” helduko direla gizakiak Martera. Trumpek, ordea, lehenago lortu nahi dugu: “nire lehen agintaldian egin nahi dugu, edo kasu txarrenean, bigarrenean; beraz, bizkortu egin beharko dugu”.