Mundua -

Atentatu terrorista

Lau pertsona hil eta 29 zauritu dituzte Londresen, atentatu batean

Segurtasun indarrek tiroz hil dute ustezko erasotzailea. Poliziak esan du 'eraso terrorista bat' izan dela.

Gutxienez hiru hildako Londresen izandako eraso terrorista batean

0:51

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez bost pertsona hil, tartean erasotzailea, eta 29 bat lagun (horietako zazpi larri) zauritu dira Londresen asteazken honetan izan den eraso terroristan. Atzo eguerdian izan da erasoa, 14:40 inguruan. Bertako Poliziak emandako datuen arabera, erasotzaileak, lehendabizi, hainbat lagun harrapatu ditu autoarekin, Westminsterreko zubian, eta, ondoren, Parlamentuaren eraikinaren ondoko lorategietara sartu da, eta han polizia bati labanaz eraso egin dio. Jarraian, bertan zeuden segurtasun indarrek tiroz hil dute ustezko erasotzailea.

Biktimei buruzko datu zehatzik ez dute eman, oraingoz, Britainia Handiko agintariek. Bertako hedabideek zabaldutako datuen arabera, emakume bat hil da, Parlamentuaren kanpoaldean izandako erasoan. Ibilgailu bat Westminsterreko zubian espaloi gainera igo da, eta hainbat lagun aurretik eraman ditu. Horietako bat da hildakoa. BBC jakitera eman duenez, beste hildakoa polizia bat litzateke.

Aipatutako hedabidearen arabera, hainbat zauritu "oso larri" daude. Zaurituen artean Londresera ikasketa bidaian joan diren hiru ikasle frantses daude. Antza denez, horietako bi zauritu egoera larrian daude.

Zubian sarraskia eragin ondoren, ibilgailuaren gidariak ihes egitea lortu du, eta Parlamentuaren ondoko lorategira sartu da;  han, labanaz eraso egin dio agente bati. Ondoren, betiere Poliziak emandako datuen arabera, bertan zeuden segurtasun indarrek tiroka hil dute ustezko erasotzailea. David Lidington Komunen Ganberako presidenteak baieztatu duenez, Poliziak gizonezko bat hil du, horrek ustez polizia bati labanaz eraso egin ostean.

ERASO TERRORISTA LONDRES12

ERASO TERRORISTA LONDRES12

Erasoa Westminsterreko zubian izan da, eta hogei lagun inguru zauritu dira. Argazkia: EFE

Theresa May, Parlamentuan

Theresa May Britainia Handiko lehen ministroa Parlamentuan zegoen, erasoa izan denean.

Tiro hotsak entzun eta berehala, Komunen Ganberak bertan behera utzi du gaurko saioa. Parlamentariei eraikinetik ez ateratzeko eskatu die Poliziak, larrialdi egoera altxatu arte.

Dozenaka polizia sartu dira, armatuta, Westminster jauregira, Reuters berri agentziak zabaldu duenez.

ERASO TERRORISTA LONDRES13

ERASO TERRORISTA LONDRES13

Erasoaren ondoren segurtasuna indartu dute eta inguruko kaleak itxi dituzte. Argazkia: EFE

Eraso terrorista

Londresko Poliziak agiri baten bidez esan duenez, "eraso terrorista baten aurrean gaude". Hiriaren erdigunea hartuta dauka Poliziak: dozenaka agente ari dira ingurua zaintzen, eta Parlamentuaren inguruko kaleak itxi egin dituzte.

Herritarrei erasoak izan diren lekura ez hurbiltzeko deia egin diete agintariek.

Londresko erasotzailea. Argazkia: Daily Mirror

Londresko erasotzailea. Argazkia: Daily Mirror

Ustezko erasotzailea. Lurrean bi labana ikus daitezke. Argazkia: Daily Mirror

Segurtasuna indartu dute kale nagusietan

Sadiq Khan Londresko alkateak jakitera eman duenez, erdiguneko kale nagusietan segurtasuna indartzeko agindua eman du, eta datozen orduotan polizia armatu gehiago ibiliko dira zaintza lanak egiten. Ildo horretatik, terroristek ez dituztela herritarrak ikaratuko ziurtatu du.

?Gaurtik aurrera, herritarren eta bisitarien segurtasuna bermatzeko polizia armatu gehiago ibiliko dira kalean?, azpimarratu du Londresko alkateak.

?Herritar eta turista guztiak lasaitu nahi ditut, ez daitezela ikaratu. Gure hiria munduko tokirik seguruenetako bat da?, ziurtatu du Sadiq Khanek.

Joseba Urkiola: 'Kaosa da nagusi'

Joseba Urkiola ETBko lankidea Londresen da egunotan, eta bertako giroaren berri eman dio eitb.eus atariari.

Zaurituen artean Londresera ikasketa bidaian Joan diren hiru ikasle frantses daude. Antza denez, horietako bi zauritu egoera larrian daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Londres azken ordukoa