Mundua -

Haren independentzia, legala

AEB: 'Kosovoren independentzia ezin da beste kasuetan ezarri'

AEBetako Estatu Departamenduak adierazi du Kosovok "berezko ezaugarriak" dituela, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak horiek oinarri jo duela legezkotzat independentzia.

75

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiak legezkotzat jo zuen atzo Kosovoren independentzia, baina erabaki hori ez dela independentzia nahi duten beste herrialdeen kasuetan ezarri behar adierazi dute AEBek.

Prentsaurrekoan, Philip Crowley Estatu Departamenduko bozeramaileak esan du Kosovok "ezaugarri propioak" dituela, eta Nazioarteko Justizia Auzitegiak horiek oinarri hartu duela erabakia.

"Uste dugu ezin direla ezarri beste kasuetan", esan du. Horrenbestez, ukatu egin du erabakiak Europako mugimendu independentistak piztuko dituela.

AEBek babestu egin dute Kosovoren independentzia, eta gainerako herrialdeei onartzeko eskatu diete.

Agiri batean, Hillary Clinton Estatu idazkariak nabarmendu du Kosovo "Estatu independentea" dela eta haren lurraldea "bortxaezina" dela.

Clintonek Kosovoren independentzia aitortzeko exijitu die oraindik egin ez duten herrialdeei, eta Balkanetako egonkortasunarekin konpromisoa hartzeko eskatu die.

Europar Batasuneko herrialde batzuek ez dute oraindik aitortu Kosovoren independentzia, Espainiak kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Ameriketako Estatu Batuak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Kosovo azken ordukoa