Mundua -

QUITO

Kolonbiako Gobernuak eta ELNk bake-negoziazioak abiatu dituzte

Bake-prozesuan aurrera egiteko konpromisoak publikoki agertu dituzte bi aldeek, eta bakoitzak bere eskaerak jarri ditu mahai gainean.

Quito, atzo. EFE.
Quito, atzo. EFE.
Bake elkarrizketen fase publikoa abiatu dute gobernuak eta ELNk

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta Askapen Nazionalerako Armadak (ELN) bake-negoziazio historikoa abiatu dute Quiton (Ekuador), 52 urte baino gehiago irauten ari den gatazkari amaiera emateko.

Bake-prozesuan aurrera egiteko konpromisoak publikoki agertu dituzte bi aldeek, eta bakoitzak bere eskaerak jarri ditu mahai gainean. Besteak beste, ELNk bahiketak bertan behera utz ditzala eskatu du Kolonbiako Gobernuak. Gerrillak, berriz, bi aldeek borroka armatua etetea jarri du baldintzatzat.

Quiton elkartu dira negoziatzaileak, Cashapamba eraikinean,eta agerraldia egin dute hedabideen aurrean, prozesuaren nondik norakoen berri emateko. "Bakerako mahai publikoak" eratu dituztela jakinarazi dute bertan.

Juan Camili Restrepo Kolonbiako Gobernuaren ordezkariak eskari zuzena egin dio ELNri. Bahiketak bertan behera uzteko eskatu dio, "bestela, ezinezkoa izango da negoziazioan aurrera egitea". "Kolonbiak, nazioarteak eta ELNren esku gatibu dauden pertsona guztien familiek bahiketak berehala amaitzea eskatzen dugu", esan du.

Bake-negoziazioetan biktima guztien eskubideak kontuan hartuko direla hitz eman du Camilik. Horren arabera, egia, justizia eta erreparazioa ezinbesteko baldintzak dira, adiskidetzea lortzeko eta mina sendatzeko.

Pablo Beltran ELN gerrillako ordezkaria, bere aldetik, bi aldeek borroka armatua bertan behera uzteko urratsak zehaztearen alde agertu da. "Banatzen gaituena alde batera utzi, eta elkartzen gaituenaren jiran batu gaitezen", esan du.

Beltranen hitzetan, ELN prest dago beharrezko aldaketak egiteko, "herrialdea demokratizatzeko" bidean. Argi utzi du, baina, Kolonbiako Gobernuak ere bere gain hartu behar duela aldaketak gauzatzeko konpromisoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zer gertatu da Kolonbian?