Mundua -

AEB

Trumpi buruzko informazio konprometitua duela gezurtatu du Kremlinek

Bere aurkako 'sorgin ehiza' salatu du AEBko presidente hautatuak, Twitterren zabaldutako mezu batean.

Oso giro nahasia AEB-ko trantsizio aldian

1:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako hainbat hedabidek atzo zabaldutako informazioa "erabat faltsua" dela esan du gaur Kremlinek. Errusiak Donald Trump AEBetako presidente hautatuari buruzko "informazio konprometituta" duela zabaldu zuten atzo komunikabide estatubatuarrek, eta informazio hori Trumpi "xantaia" egiteko erabili dezaketela. Kremlinek ukatu egin du guztia, eta informazio konprometiturik ez duela esan du.  "Guztiz faltsua da, asmatutakoa", esan du Dimitri Peskov Kremlineko eledunak. Horren hitzetan, Errusiaren eta Estatu Batuen arteko harremana "gaiztotzeko interesak" dauden atzean.

Txosten klasifikatua

Lehenaz gain, hautsak harrotzen ari da, joan den astean, AEBko Inteligentzia Zerbitzuek Barack Obamari eta bere lekukoa hartuko duenari emandako txosten klasifikatua. Dokumentu horretan jasotzen denez, Errusiako zerbitzu sekretuek Trumpi buruzko "informazio konprometitua" dute, bai pertsonala eta bai ekonomikoa.

Hainbat iturrik CNN eta The New York Times hedabideei baieztatu dietenez, CIAren txostenetan jasotakoa egia dela baieztatzeko arrazoiak egon badaude, iturrien fidagarritasunari erreparatuta.

Txosten hori eskura izan duen AEBko goi kargudun batek, asteon, berretsi du Errusiak Hillary Clintoni buruzko informazioa bakarrik kaleratu zuela hauteskunde kanpainan zehar, hautagai horri min egiteko helburuarekin. Trumpi buruzko informazioa, berriz, gorde egin zuten errusiarrek, betiere iturri horren arabera.

AEBko Inteligentzia zerbitzuek ondorioztatu zuten Vladimir Putin Errusiako presidenteak Trumpi "laguntzeko" kanpaina abiatu zuela; besteak beste, erakunde estatubatuarren kontrako zibererasoak egiteko agindu zuen Putinek. 'Sorgin ehiza'

Bere aurkako "sorgin ehiza" salatu du AEBko presidente hautatuak, Twitterren zabaldutako mezu batean. Zabaldutako albisteak "faltsuak" direla esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Barack Obama argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Donald Trump