Mundua -

Bahiketa

Libiako hegazkineko bahitzaileak atxilotu egin dituzte

Maltan lur hartu duen hegazkineko bidaiari guztiak aske utzi dituzte lehenago eta ondoren beren burua Poliziaren esku utzi dute bahitzaileek.

Bahitutako hegazkinak Maltan lur hartu du. EFE
Bahitutako hegazkinak Maltan lur hartu du. EFE
Poliziak Libiako hegazkineko bahitzaileak atxilotu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Afriqiyah Airways Libiako konpainian bahitutako 109 bidaiariak aske utzi dituzte, Maltako aireportuan lur hartuta, bahitu ostean, Joseph Muscat Maltako lehen ministroak jakitera eman duenez.

Halaber, bi bahitzaileak hegazkinetik atera dira, eta Poliziak atxilotu egin ditu, Maltako telebista publikoan ikusi ahal izan denez.

“Tripulazioko azken kideek bahitzaileekin batera utzi dute hegazkina”, iragarri du Joseph Muscat Maltako lehen ministroak.

TNM Maltako telebista publikoak bidaiariek hegazkina uzteko uneak eman ditu. Lehen ministroak azaldu duenez, lehenengo 25 emakume atera dira hegazkinetik, eta geroago 111 bidaiarietako 109k utzi dute. Bidiari guztiak aske utzi dituztela jakinarazi du minutu batzuen ostean.

Guztiak presarik gabe, mantso, jaitsi dira hegazkinetik. Segurtasun agenteak haien zain zituzten atera berri. Behin bidaiariak aterata, ateak berriro ere itxi egin dira.

Muscaten azaldu duenez, aireportu erdian dagoen hegazkinean 111 bidaiari zeuden, 82 gizon, 28 emakume, haur bat eta tripulazioko zazpi kide.

Bi pertsonak hegazkina lehertzeko mehatxua egin dutela zabaldu dute NET News atarian.

Times of Malta egunkariaren arabera, 2011n hil zuten Muamar Gadafi Libiako buruaren aldekoak dira bahitzaileak.

Hegazkina 10:00etan atera da Sabha hiritik, eta Tripolira zihoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Bahiketak argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Malta Libia