Mundua -

Siria

Akordio berri bat lortu dute zibilak Alepotik ateratzen jarraitzeko

Lehen eguna ia arazorik gabe eraman zuten aurrera, baina ostiralean exodo zibila geratu egin zen, Fouan eta Kefrayan ebakuazioa hastea itxaroteko.

Hainbat haur jolasean, Alepoko eraikin hondatuetan. EFE
Hainbat haur jolasean, Alepoko eraikin hondatuetan. EFE
Alepo ekialdeko ebakuazioak lau urteko gerrari amaiera eman dio

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernua eta Siriako matxinoek akordio berri bat iragarri dute zibilak Alepo ekialdetik ateratzen jarraitzeko eta amaitzeko, Siriako beste lau lekutatik zibilak eta borrokalariak irteteko baimenarekin truke.

Al Farouk Abu Bakr komandante errebeldeak esan duenez, akordioak Foua eta Krefraya (errebeldeek itxita) lekuetako ebakuazioak ere hartzen ditu, baita Madayakoak eta Zabanikoak ere (assadisten tropek setiatuta).

“Alepotik berriro zibilak ateratzen hastea adostu dugu, Foua, Kefraya, Zabadini eta Madaya herrietako ebakuazioekin batera”, adierazi du Siriako Gobernuko iturri batek.

Bi aldeak asteazkenean iritsi ziren akordio batera ekialdeko Alepo ebakuatzeko, matxinatuek zibilak ateratzen uztearekin batera, Idleb probintzian.

Lehen eguna ia arazorik gabe eraman zuten aurrera, baina ostiralean exodo zibila geratu egin zen, Fouan eta Kefrayan ebakuazioa hastea itxaroteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gerra Siria Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?