Mundua -

ehun pertsona inguru zaurituta

73 pertsona hil dira Mozambiken, zisterna-kamioi bat lehertuta

Kamioia Malawira bidean zihoan, eta geldialdia egin du erregaia modu klandestinoan saltzeko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 73 pertsona hil dira ostegun honetan Mozambiken, erregaia zeraman zisterna-kamioi batek eztanda eginda, herrialde horretako larrialdi zerbitzuak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 15:00etan (14:00ak, Euskal Herrian) jazo da, Caphiridzange herrian. Ordu horretan, kamioiak geldialdia egin du, erregaia modu klandestinoan saltzeko. Ibilgailuak su hartu du eta, horren ondorioz, lehertu egin da. Alboan ehundik gora pertsona zeuden.

Gobernuak Armada hedatu du lekuan, biktimak artatzeko (asko adingabeak dira).

Erregaiaren legez kanpoko salmenta osoko ohikoa da Mozambike eta Malawi lotzen dituen errepidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak Afrika Gaurko titularrak Merkantzia-garraioari buruzko albisteak Erregaiak Albisteak Munduko albisteak 2024