Mundua -

Irak

Irakeko Armada, Mosulgo hegoaldeko sarreratik 4 kilometrora

Mosulen estu hartuta egon arren, jihadistek gutxienez 24 lagun hil dituzte Saladino probintzian izandako bi leherketetan.

Irakeko armada Mosuldik gertu. Argazkia: EFE
Irakeko armada Mosuldik gertu. Argazkia: EFE
Irakeko armada Mosuldik gertu. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irakeko indarrak Mosul hegoaldeko sarreratik lau kilometrora kokatu dira igande honetan, Estatu Islamikoari (EI) bi herri garrantzitsu kendu ostean.

Hamam al Alil herriaz jabetu ostean, gaur Al Salahiya eta Dor al Mashariq herriak bereganatu ditu Irakeko Armadak, Ninive probintzia askatu ahal izateko guneko garrantzitsuenak (Mosul da probintzia horretako hiriburua).

Irakeko Armadak, gune bat askatu ondoren egin ohi denez, EIko jihadistek ihes egin aurretik jarritako lehergailuak eta bonba-tranpak indargabetzea du lehen zeregina. Horrela, segurtasuna bermatu eta gero, eraikin nagusiak berreraiki eta zerbitzu behinenak ezartzen dituzte, herritarrak lehenbailehen bueltatu ahal izan daitezen.

Igande honetan izandako borroketan, EIko ehun bat kide hil dira eta hainbatek ihes egin dute lurpean egindako tunelak erabiliz.

Al Salahiya eta Dor al Mashariq herriak berreskuratu eta gero, Irakeko indarrak Mosul hegoaldeko sarbidetik 4 kilometrora daude, eta duela egun batzuk sartu ziren ekialdeko frontetik.

Raed Yudet jeneralak, Polizia Federaleko buruak, Eferi adierazi dionez, aipatu aurrerapausoarekin, Estatu Islamikoak oraindik orain Iraken duen "hiriburuko" hegoaldeko auzoetan sartzeko prest daude.

Mosulen estu hartuta egon arren, jihadistek Irakeko beste gune batzuetan kalte handiak eragiteko ahalmena dutela erakutsi dute igande honetan. Izan ere, gutxienez 24 lagun hil dira Mosul hegoaldean eta Bagdad iparraldean dagoen Saladino probintzian izandako bi leherketetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Estatu islamiarra berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak