Mundua -

OSLO

Juan Manuel Santos, Bakearen Nobel Saria 2016

FARCekin abiatutako bake-prozesuagatik eman dio saria Santosi Norvegiako Nobel Batzordeak. Kolonbiako 'herri osoari emandako saria' dela esan dute arduradunek.

Santos eta Timochenko, bake-ituna sinatu ondoren. EFE
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, Bakearen Nobel Saria 2016

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak jasoko du 2016ko Bakearen Nobel saria. Norvegiako Nobel Batzordeak jakitera eman duenez, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileekin (FARC) bakea hitzartzeko egindako ekarpenagatik emango diote saria.

Era berean, kolonbiarrak eta bake-prozesuan parte hartu duten alde guztiak omendu nahi izan dituztela nabarmendu dute batzorde norbegiarreko kideek. Izan ere, jasandako gehiegikeriak alde batera utzita, ez baitute bidezko bakea lortzeko esperantza galdu.

Halaber, herritarrek bake-akordioari ezezkoa eman arren, Santos presidentea gatazka krudel honen irtenbide politikora asko hurbildu dela azpimarratu dute. Beraz, "ahalegin horiek direla medio, Alfred Nobelen irizpide eta borondate-izpirituarekin bat egin du Santosek", adierazi dute.

Horrez gain, "Santos bera izan zen ekimen historikoa lehen aldiz abiarazi zuena, nahiz eta ez bakarra izan. Bakea erdiesteko beste hainbat saiakera izan dira, baina Kolonbiako presidenteak helburua lortzeko borondate nabarmena erakutsi zuen, eta horregatik eman diogu saria. Gainera, herrialdeko Gobernuaren liderra da", esan dute.

Bestalde, Kullman Five bozeramaileak baztertu egin du Kolonbiako Indar Armatu Iraultzailea (FARC) zergatik ez duten saritu azaltzea.

Santosek uste du Nobel saria “ordainezina” izango dela prozesuarentzat

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak “txundituta eta esker onez” jaso du albistea, eta “oso lagungarria eta garrantzitsua” izango dela iruditzen zaio Kolonbiako bake-prozesuarentzat.

Santosek uste du Nobel saria "oso lagungarria" izango dela prozesuarentzat

Juan Manuel Santos presidenteak "txundituta eta esker onez" jaso du albistea, eta "oso lagungarria eta garrantzitsua" izango dela iruditzen zaio Kolonbiako bake-prozesuarentzat.

Sariaren berri izan ostean, presidenteak deia egin die kolonbiar guztiei ''indarrak, bihotzak eta adimenak'' batzeko, ''saririk garrantzitsuena irabazi ahal izateko: Bakea''.

Agerraldi laburra egin du Santosek komunikabideen aurrean, eta bertan bake itunaren negoziatzaileen lana goraipatu du. Halaber, adierazi du ''umiltasunez'' onartzen duela saria, eta ''atsedenik gabe bakearen alde lan egiteko mandatu gisa'' ulertzen duela adierazi du.

"Nire bizitzako egun guztietan helburu horri eskainiko dizkiot nire ahalegin guztiak'', esan du.

''Bakea hurbil dago eta posible da'', esan du Santosek. ''Bakearen ordua da'', gaineratu du.

Edizio historikoa

Aurten, 376 hautagaitza aurkeztu zituzten: 148 erakunde eta 228 pertsona. Inoiz izandako kopururik handiena izan da, 2014an jasotako 278 hautagaitzak baino gehiago baitira.

1901an ekin zioten Nobel Sariei eta, orduz gero, 96 garaikur eman dizkiete 129 sarituri. 2015ean, Tunisian elkarrizketa sustatu zuen laukoteari eman zioten saria, 2011ko iraultza eta gero "demokrazia plurala" eraikitzen laguntzearren. Bi sindikatuk, abokatuen elkargo batek eta Giza Eskubideen Defentsarako Liga Tunisiarrek osatzen zuten erakundea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatu da Kolonbian?