Mundua -

Laugarren mailako urakana

Gutxienez 9 pertsona hil dira Kariben, Matthew urakanaren ondorioz

Mattew urakana Florida aldera mugitzen ari da orain. Ozeano Atlantikoan 2007. urteaz geroztik sortu den urakanik bortitzena da.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Matthew urakanak gutxienez 5 hildako utzi ditu Haitin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matthew urakanak gutxienez bost hildako eta 10 zauritu eragin ditu Haitin eta beste lau hildako, berriz, Dominikar Errepublikan. Saffir-Simpson eskalan lauko indarra duen urakanak asteartean ukitu zuen lurra Haitin.

Ozeano Atlantikoan 2007. urteaz geroztik sortu den urakanik bortitzena da. 130 pertsona hil ziren orduan Felix urakanaren ondorioz.

Haitin, haize-boladek 220 kilometro orduko abiadura hartu zuten. Larrialdi zerbitzuek zabaldutako informazioaren arabera, urakanak Grand Goave hiriko zubi nagusia suntsitu du. Gainera, argindarraren etenak izan dira, eta telefono eta internet zerbitzuan ere arazoak izan dira.

Halaber, 14.000 pertsonak etxetik atera behar izan dute, eta aterpetan eta partikularren etxetan babestu dira, iturri ofizialen arabera.

Dominikar Errepublikan, 21.591 desplazatu eragin eta 447 etxebizitza kaltetu ditu urakanak. Halaber, 31 herri bakartuta gelditu dira. Guztira, 22 probintzia daude alerta maila gorenean.

Matthew urakana Bahama uharteetarako bidean da orain, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) jakinarazi duenez, eta Floridan urakan abisua zabaldu du. NHCren 23:00etako boletinaren arabera, urakanaren begia Kubako kostaldetik urruntzen ari zen eta Guantanamotik 85 kilometrora zegoen. Urakanak Bahama uharteetarako bidea hartu du, eta 215 kilometro orduko haize-boladak eragiten ari da. Aurreikuspenen esanetan, urakanak Bahama uharteak zeharkatuko ditu ostegunean, eta ostegun gauean hurbilduko da Floridara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea Kuba Hondamendi naturalek kaltetutakoak Dominikar Errepublika albisteak Haiti albisteak