Mundua -

Hausnarketa eguna

1,3 milioi musulman baino gehiagok Mekarako erromesaldia hasi dute

Larunbat gauean Arafat mendira igoko dira, duela 14 mende Mahoma profetak azken hitzaldia bota zuen leku berean, hain zuzen ere, eta gaupasa egingo dute bertan.

Milioi bat musulman baino gehiago espero dira Mekan. Argazkia: EFE
Milioi bat musulman baino gehiago espero dira Mekan. Argazkia: EFE
Milioi bat musulman baino gehiago espero dira Mekan. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mundu osoko 1,3 milioi musulman baino gehiagok Meka hiri santurako erromesaldia abiatu dute larunbat honetan. Otoi egiteko eguna izan da gaurkoa, 'Al Taruia' deiturikoa, segurtasun-neurri handien artean.

Minako zonaldean batu dira fededunak, Mekatik zazpi kilometrora, bertan 180.000 kanpadenda baino gehiago jarri baitituzte, milioi eta erdi fededun baino gehiago hartzeko asmoz, alegia. Zuriz jantzita heldu dira erromesak, eta eguna eman dute otoi egiten, Koran musulmanen liburu sakratua irakurtzen edo gai erlijiosoen inguruan eztabaidatzen.

Larunbat gauean, berriz, Arafat mendira abiatuko dira, Minatik 20 kilometrora, bertan egingo baita Mekako erriturik nabarmena. Musulmanen tradizioak dioenez, duela 14 mende Mahoma profetak azken hitzaldia bota zuen mendi hartan.

Igandean, ilunabarraren ostean, Muzdalifako udalerrira joango dira, han gaupasa egin eta harri-koskorrak hartuko dituzte, deabruaren tentazioak irudikatzen dituzten hiru zutabeak egiteko. Horrela, 'Aid al Adha' edo Sakrifizioaren Jaiaren lehenengo eguna hasiko da. Ekitaldi erlijiosoak behin amaituta, fededunek arkume bat hilko dute.

Azkenik, Mekako Meskita Handira joango dira, eta 'Kaaba'ri bueltak emango dizkiote, harri beltz hori paradisuaren zati bat baita, musulmanen aburuz.

Aurten segurtasun-neurri zorrotzak ezarri dituzte Saudi Arabiako agintariek, iaz jazotako tragedia ekidin nahian (fededunen ihesaldi batek 2.000 hildako inguru eragin zituen).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Erlijioa Saudi Arabiari buruzko albisteak