Mundua -
Etorkinak
Europako mugan txerri-buruak jartzea proposatu du eurodiputatu batek
Neurri hori onartuko balitz Europan ez litezkeela etorkin gehiago sartuko esan du Gyorgy Schopflin eurodiputatuak.
Agentziak | Erredakzioa
Hungariako eurodiputatu batek Giza Eskubideak defendatzen dituen aktibista batekin liskarra izan du Twitterren. Hungariak eraiki zuen muga osoan zehar txerri-buruak jartzeko proposamena egin du Gyorgy Schopflin eurodiputatuak, Europara etorkin gehiagorik etor ez daitezen.
2004tik Europako Parlamentuan lan egiten du Schopflinek. BBCko langile ohia izateaz gain, egun, Londresen lan egiten duen irakaslea ere bada.
Abuztuaren 19an, Andrew Stroehlein Bruselasko Human Rights Watch aldizkariko zuzendariak Washington Post-eko artikulu bati buruzko txio bat bertxiotu zuen Twitterren. Halaber, Hungariako hesian zintzilik, aurpegi baten itxura zeukan tuberkulu baten argazkia txiokatu zuen.
Strohleinek ondorengoa esan zuen argazki horri buruz: “Errefuxiatuek gerra eta torturatik ihes egiten dute Hungarian. Hesietan jartzen dituzuen tuberkuluek bakarrik ez dituzte euren saiakerak geldituko”.
Larunbat honetan, abuztuak 20, Schopflinek honakoa erantzun zion Strohleini: “Egin dezakete. Tuberkuluetan ageri direnak ‘haram’ dira (islamak debekatzen dituen arauei aipamena eginez). Dena den, ados nago. Txerri-buru batek Europara etortzeko asmoa kenduko lieke”, gaineratu zuen.
Strohleinek erantzun zion. “Halako lizunkeri xenofobo bat esaten duen eurodiputatu batek… Hungaria, Europa eta humanitate guztia lotsatzen dituzu”, esan zuen.
Geroago, Schoplinek ziurtatu du inoiz ez duela hesietan txerri-buruak zintzilikatzeko proposamenik egin. Alde horretatik, esandako hitzak aurrez pentsatutakoak zirela esan du. Dena den, barkamenik eskatzeko asmorik ez duela azaldu du. “Gaiak hain sentikorrak direla jakiteak antropologikoki jakin-nahi handia eragiten du”, gaineratu du.
Iaz, Hungariak hesi bat jartzea erabaki zuen lurraldean etorkin gehiagorik ez sartzeko. Egunero polizia ugari ibiltzen dira zainketa-lanak egiten. Datorren urriaren 2an, galdeketa bat egingo dute Hungarian, herritarrek Europar Batasuneko neurriak onartzen ote dituen erabakitzeko.