Mundua -
Gorenaren erabakia
Ellacuria hiltzeaz akusatutako militarrak ez dituzte estraditatuko
Espainiak Ignacio Ellacuria zena eta beste zazpi pertsona hiltzea leporatu zieten militarrak estraditatzea eskatu zuen, baina El Salvadorko Auzitegi Gorenak ezezkoa eman dio eskaerari.
Euskadi Irratia
El Salvadorrek ez ditu estraditatuko Ignacio Ellacuria hiltzeaz akusatuta dauden militarrak. Lau militarrak espainiaratzea eskatu zuen Espainiak bigarren aldiz, baina El Salvadorko Auzitegi Gorenak ezezkoa eman dio eskariari.
1989ko sarraskia egozten dieten lau militar estraditatzeko eskaria bi aldiz egin du Espainiak, baina El Salvadorko Auzitegi Gorenak uko egin dio eskariari aho batez, mahaia osatzen duten hamabost magistratuen aurkako botoekin.
Hain zuzen, Ignacio Ellacuria portugaletetar jesuita eta beste zazpi pertsona hiltzea egozten diete El Salvadorko Atlacalt batailoiko 18 kideri.
Martxoan eskatu zuen Espainiak hilketa horien errudun jo zituzten lau militarren estradizioa, Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.