Mundua -
Rio 2016
Olinpiar Jokoetako protokolo arduraduna kargutik kendu dute
Olinpiar Jokoak hasteko astebete falta dela, Estatuburuen harreraz arduratu behar den pertsona kargutik kentzea erabaki dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Olinpiar Jokoak hasteko astebete falta dela, Estatuburuen harreraz arduratu behar den pertsona kargutik kentzea erabaki du Brasilgo gobernuak.
Fernando Igreja Rio 2016 Olinpiar Jokoetako protokolo burua kargutik kentzea erabaki du Brasilgo Kanpo Harremanetarako Ministerioak. Jokoak abiatzeko astebete falta dela, ekitaldiaren segurtasunaz arduratzen den enpresaren jarduna bertan behera uztea erabaki dute, arrazoi politikoak tarteko.
Olinpiar Jokoetan Estatuburuen harrera egiteko ardura zuen Igrejak, baina Dilma Rousseff presidentearen gertukoa izateagatik (Itamaraty Jauregiko protokolo burua izan zen hiru urte eta erdi), eta aurreko gobernuarekin duen harremanagatik hartu dute arduratik aldentzeko erabakia.
Jokoen antolaketan aritzen direnen artean ezinegona sortu du erabakiak: “Milaka gauza zehazteke daude”, adierazi dute. Oraingoz ez dute Igrejaren ordezkorik aurkitu.