Mundua -

PETROBRAS AUZIA

Lula, ustelkeria delituagatik auzipetuta

Petrobras petrolio konpainia publikoarekin lotutako ustelkeria kasuarekin zerikusia duelakoan auzipetuko dute Brasilgo presidente ohia.

Ustelkeria auziek akusatuen aulkian eseriko dute Lula Da Silva

1:24

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Brasilgo Petrobras petrolio konpainia publiko handienarekin lotutako ustelkeria auziak soka luzea eragin du. Hainbat lagun nahastu dituzte bertan: enpresako arduradunak, politikariak, beste konpainietako kargudunak... Orain, Lula da Silva presidente ohia jarri du fiskalak jomugan.

Brasilgo Auzitegi Federalak Rodrigo Janot fiskal nagusiak Lularen eta beste bost lagunen aurka jarritako salaketa onartzea erabaki du.

Teori Zavasckiv Brasilgo Auzitegi Federaleko magistratuak Lularen aurkako akusazioak aurkeztu eta Justiziaren esku utzi zituen ekainaren 24an. Joan den martxoan hartu zuten atxilo buruzagi ezaguna Sao Pauloko aireportuan, dirua zuritzea, bidegabeki aberastea eta ondasunak ezkutatzea egotzita. Dilma Rousseff presidenteak  ministro izendatu zuen handik gutxira, Justiziaren aurrean blindatzeko asmoz.

Lulak eta Rousseffek auzibidea mehatxu politikoa eta gobernua ezegonkortzeko saiakera dela esan dute. Hain justu, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordera joan da asteon presidente ohia, Petrobras auzia daraman Sergio Moro epailearen jarduna salatzeko. Botere gehiegikeria egotzi dio Lulak Morori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gaur Eguneko albisteak Brasil azken ordukoa