Mundua -
Tiroketa Munichen
Merkelek agerraldia egingo du 14:30ean
Angela Merkel kantzillerrak agerraldi instituzionala egingo du 14:30ean, segurtasun bileraren ondoren.
Agentziak | Erredakzioa
Municheko tiroketa dela eta, segurtasuna taldea bildu du Angela Merkel kantzillerrak. 18 urteko alemaniar-iraniar batek 9 lagun hil zituen atzo tiroz Munichen eta 21 zauritu, horietatik hiru larri daude. Erasoaren zergatia ikertzen ari da Polizia.
Steffen Seibert Exekutiboaren bozeramaileak adierazi duenez, 12:30ean hasiko da bilera, Gobernuaren egoitzan.
Merkelekin batera, Sigmar Gabriel presidenteordeak, Frank-Walter Steinmeier Kanpo Harremanetarako ministroak, Thomas de Maiziere Barne ministroak, Ursula von der Leyen Defentsa ministroak, Ursula von der Leyen Justizia ministroak eta Alexander Dobrindt Garraio ministroak hartuko dute parte.
Horrez gain, BKA Poliziaren Bulego Federala, BND Inteligentzia Zerbitzu Federala eta Konstituzioaren Babeserako Bulego Federala Barne ministroarekin bilduko dira.