Mundua -

Atentatua Nizan

10 frantziarretatik zazpi ez dira Gobernuaren segurtasun neurriez fio

Biktimei egindako omenaldian, Manuel Vallsen kontrako oihuak eta irainak izan dira. Frantziako Gobernuak aitortu du erabateko segurtasuna bermatzea ezinezkoa dela, baina batasunerako deia egin du.

Manuel Valls Frantziako lehen ministroa, Nizako omenaldian. Argazkia: EFE
Manuel Valls Frantziako lehen ministroa, Nizako omenaldian. Argazkia: EFE
Herritarrek oihu artean hartu dute Manuel Valls Nizan

2:04

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nizako sarraskiaren ostean, Frantziako herritarrak gero eta haserreago daude beren Gobernuarekin. Horren erakusgarri izan da Manuel Valls lehen ministroa oihu eta irain artean hartu izana atentatuan hil ziren 84 biktimei egindako omenaldian.

Gainera, Le Figaro egunkariak gaur argitaratu duen inkesta baten arabera, hamar frantziarretatik zazpik ez dute konfiantzarik François Hollanderen terrorismoaren kontrako politikan.

42.000 pertsona bildu dira Nizan, erasoa jaso zen etorbidean, Mohamed Lahouaiej Bouhlelek kamioi batekin harrapatuta hildako guztiei omenaldia egiteko. Frantziako agintariak ere bertan izan dira, tartean Manuel Valls eta haren kontrako oihuak eta irainak izan dira: “hiltzailea”, “dimisioa” edo “kabroia” bezalakoak entzun behar izan dituzte.

“Biktimek ez dute merezi beren omenaldian txistuak eta irainak egotea”, adierazi du ekitaldiaren ostean Vallsek.

Batasun nazionala bermatzeko unea dela erantsi du, “eta ez zatiketa eta gorrotoa eragiteko”.

Horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia. Frantzian azken 18 hilabeteotan izan dira eraso ezberdinen ostean (Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatua, Parisko supermerkatu batean izandakoa eta azaroaren 13an Parisen izandako erasoak) ez zen horrelako istilurik izan.

2012an Toulousen Al-Qaidaren izenean ekintzaile batek zazpi pertsona hil zituenean ere ez zen Frantziako agintariek kontrako adierazpenik egon.

Arrisku eza bermatzea ezinezkoa da

Bernard Cazeneuve Barne ministro frantziarrak batasunerako deia egin du goizean, baina horrek ez du Nizako herritarren haserrea baretu.

Arrisku eza bermatzea ezinezko da. Hori da egia esatea. Horrenbestetan kolpatzen duten herrialde batek eusteko bide bakarra frantziarrei egia esatea eta mehatxuari batuta aurre egiteko prest egotea da”, azpimarratu du.

Frantziako Gobernuak agiri luzea bat kaleratu du azken hileotan hartu dituen segurtasun neurriak zeintzuk izan diren gogorarazteko. Besteak beste, 9.000 polizia kontratatu dituzte, terrorismoaren kontrako hiru lege onartu dituzte, jihadismoa egotzita 1.200 pertsona auzipetu dituzte, 2013an 16 atentatu-saiakera eragotzi zituzten eta aurten 160 ustezko terrorista atxilotu dituzte.

Konfiantza falta

Neurri horiek hartuta ere, hamar frantziarretatik zazpik ez dute Hollanderen terrorismoaren kontrako politikan sinesten, Le Figaro egunkariak argitaratutako inkesta baten arabera. Herritarren % 33k soilik babestu dute Frantziako Gobernuaren estrategia.

Hauteskundeetarako urtebete baino gutxiago falta denean, eskuin muturrak nahasmen egoera hau baliatu du Gobernuaren kontra egiteko eta herritarrek Hollanderen eta Vallsen dimisioa nahi dutela dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris azken albisteak Frantzia Atentatuak argazkiak François Hollande Manuel Valls bideoak Estatu Islamikoa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Frantziako Gobernua gaur