Mundua -
ATENTATUA NIZAN
Estatu Islamikoak bere gain hartu du Nizako atentatua
Estatu Islamikoak bere gain hartu du albiste agentzia bati bidaliko oharrean ostegun gauean Nizan egindako erasoa. Dagoeneko 84 lagun hil dira eta 200dik gora zauritu.
Agentziak | Erredakzioa
Estatu Islamikoak bere gain hartu du albiste agentzia bati bidaliko oharrean ostegun gauean Nizan egindako erasoa. Dagoeneko 84 lagun hil dira eta 200dik gora zauritu.
Estatu Islamikoak bere gain hartu du ostegun gauean Nizan izandako atentatua. Hain zuzen ere Amaq albiste agentziari bidalitako oharrean adierazi duenez, Nizako erasoa “Estatu Islamikoko soldadu” batek egin du.
Osteguneko atentatua AEBk buru duen koalizioan parte hartzen duten herrialdeetako herritarren aurka atentatuekin ekiteko Estatu Islamikoak egindako deiari erantzuna izan dela adierazi du.
Horrelakoa izan zen atentatua
Mohamed Lahouaiej Bouhlel atentatuaren egileak hilaren 13an alokatu zuen atentatuan erabilitako kamioia. Atzo, Ingelesen Pasealekuan barrena egin zuen, eta bi kilometro eman zituen bertan zeuden ehunka pertsonen aurka oldartzen. Hiru poliziak tiro egin zioten, geldiarazten saiatzeko, baina, hala ere, beste 300 metro egin ahal izan zituen. Azkenean, Negresco Hotelean geldiarazi zuten, eta bertan hil zuten.
Biktimen balantzea
Biktimen azken balantze ofiziala Fiskalak zehaztu duenez, 84 pertsona hil dituzte atentatuan; horietako 10, umeak eta nerabeak. Gainera, 202 zaurituta daude. Horietatik, 52 "hil edo bizi" daude.