Mundua -

Bigarren aldiz

Frantziako Gobernuak berriro saihestu du lan-erreforma bozkatzea

Gobernuak bigarren aldiz lortu du saihestea bozkatu behar izatea. Bitartean, milaka lagunek parte hartu dute, astearte honetan, aipatu proiektuaren aurkako protestetan.

Asteartean izandako protesten irudi bat. Argazkia: EFE.
Asteartean izandako protesten irudi bat. Argazkia: EFE.
Asteartean izandako protesten irudi bat. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak bigarren aldiz saihestu du astearte honetan Asanblada Nazionalean bozkatu behar izatea lan-erreformaren proiektu polemikoa. Bitartean, asteartean ere, milaka lagunek parte hartu dute, kaleetan, egitasmo horren aurkako protestetan.

Planak babes txikia duenez, Gobernuak beste behin jo du Konstituzioaren 49.3 artikulura; Parlamentuan, saio laburra baina oso bizia egin dute; Errepublikazaleak taldekoek alde egin zuten hemiziklotik, neurri horren berri izan zutenean.

Manuel Valls lehen ministroak, eskuindarrei eta ezkerreko disidenteei buruz hitz egin duenean, deitoratu du "kontserbadore eta immobilista batzuek osatutako alianza bat" dagoela, "ezer ez duena aldatu"; Vallsek esan duuenez, eztabaidan dagoen testuak "adostasun handia du".

"Gobernuak aurrera egingo du"

"Gobernuak aurrera egingo du; izan ere, batzuen eta besteen estrategiak, hauteskundeetarako urtebete baino gutxiago falta denean, ezin du herrialdea blokeatu", adierazi du; Vallsen iritziz, erreformaren xedea da Frantzia indartsuagoa izatea, nazioarteko lehiakortasunaren aurrean, eta langileek babes handiagoa izatea.

Erreformaren alde egingo du Asanbladak, oposizioak ez badu aurkezten zentsura-moziorik ondorengo 24 orduetan; diputatu kontserbadoreek aurreratu dute ez dutela hori egiteko asmorik.

Ezkerreko oposiziogileek zail dute beharrezkoak diren 58 sinadurak biltzea, prozesua abiatzeko, eta sozialista disidentek mehatxua jaso dute: prozesu horren alde eginez gero, alderdiak kalera litzake.

Maiatzean, Errepublikazaleek eta Demokrata eta Independenteen Batasunak aurkeztutako mozioa 246 diputatuk babestu zuten (288 dira beharrezkoak), eta, hortaz, ez zuen aurrera egin; sozialistek bi sinadura gehiago beharko zituzten bere mozioa aurkeztu ahal izateko.

Orain moziorik ez balego, testua Senatuen eztabaidatuko dute; desadostasunik egongo balitz, berriro Asanbladara igaroko litzateke, behin betiko botazioa egin dezaten, eta Gobernuak berriro balia lezake 49.3 artikulua; batzuen ustez, demokraziaren aurkakoa da artikulu hori.

Eric Woerth: "Gobernua inoiz ez da izan orain bezain ahula"

Gobernuak berriro erabili du 49.3 artikulua, legealdi honetan laugarren aldiz, eta Errepublikazaleen idazkari nagusi Eric Woerthen iritziz, "ez da harridura izan; Gobernua inoiz ez da izan orain bezain ahula".

Woerthen iritziz, Parlamentuan eztabaida debekatzen dutenean, ez da harritzekoa "haserreak eta biolentziak hartzea kalea".

Astearte honetan, hamabigarren nazio-mobilizazioa egin dute proiektuaren aurka. Otsailean zabaldu ziren egitasmo honen lehen datuak; Myriam El Khomri Lan ministroaren izena hartu du aipatu egitasmoak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Zer gertatu da Parisen? Frantzia albisteak François Hollande bideoak Manuel Valls Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Frantziako Gobernua gaur